Pelotari eskolako 16 jokalari, Latsunben

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 12a, 02:00

Latsunbebeberri-Marieluts auzoko jaietan jokatu den pelota txapelketan hartu dute parte CD Hernaniko pelota eskolako 16 jokalarik. Alebinetan, Martinez-Jara bikoteak irabazi zuen, 18 eta 16, Arluziaga-Garaiarren kontra. Infantiletan, berriz, Insausti eta Garmendia izan ziren garaile, 18 eta 17, E. Garmendia eta Oiartzabalen kontra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!