Asteazkenetik aurrera, berriz martxan izango da Berriketan egitasmoa. Aurreko urteetan bezala, asteazkenero elkartuko dira 17:00etatik 19:00etara, kultur etxean.
60 urtetik gorako auzotarrei zuzendutako ekimena da eta helburua da elkarrekin egon, harremanak indartu eta elkarri konpainia egitea. Hori guztia, ondo pasaz. Saio bakoitzean, bakoitzak gustoko duena egiten du: kartetan jokatu, sudokuak egin, hitz egin... Eta ondoren, merienda ere egiten dute.
Dohainik da eta nahi duenak ateak zabalik dituela azaldu du Auzo Udalak. Epele eta Pagoagakoei ere animatzeko dei egin diete.