Denboraldiari berrirako entrenatzen hasi da CD Hernaniko Atletismo taldea. Eskola Kirola astean bitan izango da; atletismo eskola ere, astean bitan, 18:00etatik 19:00etara; CDH Federatuak, berriz, astean bi edo lau aldiz ariko dira, 19:00etatik 20:30etara; eta emakumeen taldea, astean bitan, 19:00etatik 20:00etara. Izena emateko aukera badago oraindik, talde guztietan; atletismoko bulegotik pasa behar da. Arduradunak pozik agertu dira, gero eta jende gehiago dabilelako atletismoan.