Anariren kontzertua gaur, Leokan

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 11a, 02:00

Anariren musikak emango die hasiera, gaur gauean, ikas­turte berriko Jabetze Eskolei. Zure aurrekari penalak ema­naldia eskainiko du Leokako labaderoan, gau­e­ko 22:00etan.
Ekitaldiaren bidez, «ema­ku­meei protagonismoa eman nahi zaie berriz ere, antzina emakumeen topaleku, lan leku eta kontu kontari aritze­ko leku izan zen espazioan, Leoka emakumeentzako be­rres­kuratuz. Eta hala, ema­ku­meek urteetan zehar egindako lan ikusezina berreskuratuko dugu», azaldu dute anto­latzaileek.

Trafikoa moztuta egongo da Leokako labadero parean, gaueko 21:50etatik 23:30etara.

Errepidea moztuta, labaderoaren parean
Kontzertua dela eta, trafikoan aldaketak izango dira gaur gauean. Horrela, Larramendi kaletik Portura doan bidea moztuta egongo da, Leokako labaderoaren parean, gaueko 21:50etatik 23:30etara. Sortu daitezkeen arazoengatik bar­kamena eskatu du Udalak, al­dez aurretik.

Jabetze Eskoletan izenematea, gaur arte
Jabetze Eskolen ikastaroetan, bestalde, gaur bukatuko da apuntatzeko epea: Plaza Fe­mi­nistan (Aristizabal kalea, 7), 943 33 70 17 telefonoan, edo maialen-a@hernani.eus eta marijo-a@hernani.eus emai­letara idatzita. Bost ikastaro daude aukeran: munduko ema­kumeen literatura, RAP tailerra, batukada feminista, etxeko konponketak eta orien­ta­zioa mendian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!