Lau urterako hitzarmena, Landare errugbi taldeari uzteko

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 11a, 02:00

Hitzarmena sinatu zuten atzo, Hernaniko Udalak eta Hernani Errugbi Elkarteak. Horren bidez, Landare Tokiko instalazioak eta eremu guztia erabiltzen utziko dio Udalak elkarteari: «lau urterako da hitzarmena, baina luzatzeko aukerarekin», azaldu zuen Luis Intxauspe alkateak.
Horrela, «dagoeneko praktikan egiten zena formalizatu» nahi izan dute, paperetara eraman: «inportantea da hi­tzarmena sinatzea, segurtasuna ematen duelako».

Landare erabiltzen uzteaz gain, dirulaguntza ere emango dio Udalak, mantenurako.

Berez, Gipuzkoako Foru Aldundiarena da Landare, baina Udalaren esku uzten du bere erabilpena. Akordio hori ere, 2014an formalizatu zen, Udala eta Aldundiaren hitzarmen batekin, eta 50 urterako izango da. Horregatik, errugbi elkartearekin ere hitzarmena sinatu nahi izan dute orain.

Mantenurako, dirulaguntza
Instalazioak erabiltzen uzteaz gain, dirulaguntza bat ere jasotzen da hitzarmenean: mantenurako, diru kopuru bat emango dio Udalak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!