Ura ateratzeko sistema jartzen ari dira AP-1/AP-8 errepidean, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 10a, 02:00

Lurjausiak saihesteko helburuarekin, pilatzen den ura ateratzeko sistema ari da jar­tzen Bidegi, Gipuzkoako Azpie­gi­turen Agentzia, Hernanin. Belantxa biltegiko bi aldapetan ari dira obrak egiten, Bilborantz dagoen gasolindegiaren parean, eta hiru hilabeteko epean bukatuta egotea espero dute.

Hiru hilabeteko epean lanak bukatuta egotea espero dute, eta 98.000 euroko aurrekontua daukate.

Bi motatako lanak
Lurjausiak ekiditeko lanek bi zati izango dituzte. Batetik, drenatzeko sarea eraikitzea, lurzorua gutxiago bustitzeko tuberiak jarriz, sare batekin estalita. Triangelu formako zanja bat ere egingo dute, biltegiaren goiko zatira iristeko dagoen bidean.
Eta bestetik, ingurumenari lotutako lanak ere egingo dira: karkabak berreskuratzea, al­da­pa haundien duten guneak egonkortzea...
Lan hauek, Kontserbazio­ra­ko Aparteko Plangintzaren barruan daude kokatuta, Bi­de­gik 2015erako prestatu duena. 98.000 euroko aurrekontua izango dute lanek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!