Giza katea deitu dute igande honetan, Donostiako Kontxako badian, errauskailuaren kontra dauden eragileek. Goizeko 11:30etan izango da, estropadaren aurretik.
Deialdiarekin bat egin dute mugimendu, alderdi politiko eta sindikatu askok: Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundea, Eguzki, Zero Zabor, Greenpeace, EH Bildu, Ezkerra, Ezker Anitza, Irabazi, Equo, Podemos, CCOO, LAB, ELA, CNT, STEE-EILAS, Gazte Abertzaleak...
Hernaniarrei, joateko deia
Hernanin Zero Zabor taldeak dei egin die hernaniarrei, ekitaldian parte hartzeko: «errauskailua txarra dela aspalditik dakigu. Baina gainera, urteotan Hernanin eta leku askotan demostratu dugu errausketa baino alternatiba hobea badela, garbiagoa, merkeagoa, justuagoa. Zergatik egoskortzen dira PNV eta PSE Zubietan errauskailua eraikitzen? Ezin da ulertu, ez bada tartean beraiek ere klase askotako interesak dauzkatela».