Istripua gertatu da Hernanitik Ereñotzura bidean, Lastaola parean (2,8 kilometroan), eguerdiko 14:40ak aldera. Kotxe bat bidetik atera da, baina ez du beste kotxerik inplikatu istripuan. Lagun bat anbulantzian eraman dute, zaurituta.
Bidea erabat moztuta egon da, eta poligonotik bideratu dute trafikoa. Behin kotxea kenduta eta garbiketa lanak eginda, 16:30ak aldera ireki dute berriro errepidea.