«Harro sentitzeko modukoa da, maila apalean abiatutako proiektua Europan ezagutaraztea»

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 10a, 02:00

Poloniara ere iritsi da Ziraba proiektua. Europako Kongresu Herpetologikoa ari dira ospa­tzen Wroclawen, astelehe­ne­tik bihar arte, eta proiek­tu­aren poster informatiboa jarri dute bertan. Ion Garin Aran­zadiko zientzialariarekin hitz egin du Kronikak.

Zein garrantzi dauka kongresuak?
Bertan ematen dituzte argi­tara bere emaitzak, Europan eta Europatik kanpo anfibio eta narrastiekin lanean dabi­ltzan zientzialariek. Europa mailan, Munduko Kongresu Herpetolo­gikoaren ostean hitzor­­du ga­rrantzitsuena da. Guztira 60 bat hitzaldi emango dituzte eta beste 70 bat lan poster bidez argitara emango dira. Kongre­suak zure lana argitara ema­teaz gain, informazio elkartru­kaketarako batzarra izaten da, jendea ezagutu eta elkarlanean proiektuak hasteko bidea da.

Nolatan eraman duzue Ziraba proiektuaren posterra bertara?
Adar desberdinak jorratzen zitu­en proiektua izanda, kon­gre­suan argitara eman nahi izan dugu, gisa honetako lanak ez baitira sa­rritan azaltzen, eta oso ga­rran­tzitsua da proiektu baten emai­tzak gizarteratzea. Proiek­tua guztiz berri­tzailea izan da; adineko jen­de­aren esanak, ohi­tura, kondai­rak edota ize­nak bil­tzeaz gain, Txirrita Herri Esko­lako umeak ere anfibio eta narrastien munduan barne­ra­tu ditugu, egun batzutan bada ere zien­tzialari senti zitezen.

«Ziraba proiektua guztiz berritzailea da, eta oso garrantzitsua da proiektu baten emaitzak argitara ematea».


Nola izan da bertan egoteko prozesua?
Kongresu hauetan aurkezpen bat egiteko bi bide daude. Hitzaldi batetara gonbidatu zaitzakete, baina kasu horre­tan bilakaera luzea duten zientzialariak gonbi­da­tzen dituzte. Bes­te maila batean dauden zientzialariek, gure ka­sua adibidez, laburpen bat bida­li behar izaten dute kon­gre­sua­ren batzorde zienti­fi­kora, eta onartua izaten bada aurkeztu dezakezu. Hori iza­ten da ohiko bilakaera.

Zergatik da garrantzitsua Ziraba proiektua bertan egotea?
Maila pertsonalean harro sen­titzeko modukoa da, maila apa­lean, Hernani bezalako herri txiki batean, martxan jarri den proiektua Europan zehar eza­gu­taraztea. Baina gehienbat, proiektua osatzeko eta eginda­ko akatsak kon­pon­tzeko balio dezake. Bestalde, gisa honetako batzarretan jen­deak egiten diz­kizun ko­men­tario eta oharrek proiek­tua aberastu dezake.

Nolakoa da posterra?
Pro­iektuak dituen adar des­ber­dinak agerian utzi dira bertan. Hez­kun­tza, sentsibili­zazioa, iker­keta, kudeaketa edota kul­tur ondarearen be­rres­kurapena izan dira pro­iektuaren funtsa. Jende eta erakunde askoren parte har­tzea izan du, eta etor­ki­zu­nera begira, Euskal Herri mailan beste herri ba­tzu­etan zabaltzea dauka helburu. Iker­ke­taren aldetik Hernaniko bi ki­dek, Egoitz Alkortak eta Iñaki Sanz-Azkuek, osatutako inben­ta­rio herpetologikoaren emai­tza orokorrak azaltzen dira bai eta Txirrita Herri Eskola, Hernaniko Kronika eta Dobera Euskara Elkarteak egindako ikerketa eta dibul­ga­zio lanak ere. Poster nahiko bisuala da, informazio gutxirekin.
Kongresuan parte hartzen dutenak, posterraren ondotik pasa eta galderak egiten dizki­zute, posterraren non­dik nora­koa azaldu eta pro­­iek­tuaren helburu eta emaitzak azaltzeko. Poste­rrak duen aban­taila da kongresu osoan zehar eskegita egoten dela; arazoa, oso leku mugatua izaten dela proiek­tua­ren informazio guztia azaltze­ko. Sintesi lan hona egin behar izaten da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!