Denboraldi berria martxan, eta taldeko argazkia bihar

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 9a, 02:00

Indarrez beteta bueltatu dira oporretatik, Hernaniko igeriketa taldekoak. Eta denboraldi berriari hasiera onena emateko, irteera egin dute Zuhazara. Mota guztietako ekintzak egin dituzte bertan: piragua, arrauna, pedaloa... Ho­rrela, «udako perezak kenduta eta pilak kargatuta» itzuli di­ra.
Horrela, urtero bezala, taldeko argazkia ateratzeko zita ere jarri dute. Bihar egin­go dute, arratsaldeko 18:00etan, kiroldegiaren behe­­­ko sarreran. Eskatu dute guztiek taldeko kamixeta edo, bestela, kamixeta txuri bat eramatea.

Apuntatu nahi duena, kiroldegitik pasa daiteke bihartik aurrera, 17:30etatik 18:00etara.

Igerilari berriak apuntatzeko aukera
Modu berean, taldeko kide izan nahi dutenek, apunta­tzeko aukera izango dute bi­hartik aurrera, kiroldegitik pasata arra­tsal­deko 17:30e­ta­tik 18:00e­ta­ra. Jon Ande­rren­­gatik galdetu behar dute.

Kontxako zeharkaldia, larunbat honetan
Lehiatzen ere ari dira herriko igerilariak, eta larunbat honetan, Kontxako Badiako itsas zeharkaldian arituko dira, 11:45etan hasita, igeriketa taldeko kideak eta bes­te hainbat hernaniar. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!