Urtero bezala, iraileko matrikulazio epea zabalik dago musika eskolan. Honakoak dira geratzen diren aukerak:
- Tailerra 0-3: 5 toki libre daude.
- Tailerra 1 (2011): 1B astearte-osteguna (17:15-18:00).
- Tailerra 2 (2010): 2A (toki 1) astelehena-ostirala (12:15-13:00). Eta 2C astelehena- asteazkena (17:30-18:15).
- 2008tik aurrera: Instrumentu guztietan dago tokia (ordutegien arabera).
- Helduak: Instrumentu guztietan dago tokia (ordutegien arabera).
Epea irailaren 18ra arte egongo da irekita Musika Hizkuntza egin behar duten ikasleentzat. Besteentzat ikasturte guztian zehar mantenduko da irekita.
Informazio gehiagorako musika eskolatik pasa edo deitu (11:00-20:00). Telefonoa: 943 55 73 40.