Aurreko ikasturtean argazkilaritza ikastaroa jaso zuten ikasleen argazkiak ikusgai jarri dituzte. Kurtso bukaerako lanen erakusketa da eta astelehenaz geroztik ikusgai daude, kultur etxeko pasiloetan. Irailaren 30era arte egongo dira. Ordutegia: 09:00-13:00 eta 15:00-20:00.
Aurten, Tabakalera ondoan
Ikastaro honetan, Nagore Legarreta izan dute irakasle eta sormena sustatzeko ariketak egin dituzte. Horrez gain, kurtso bukaerako proiektuak ere egin dituzte ikasleek.
Legarretak jakinarazi duenez, ikasturte honetan, ikastaro hau Photogunek Tabakalera ondoan izango duen eraikin berrian emango da: urritik maiatzera, 19:00etatik 21:00etara. Informazio gehiago: 943 24 66 15.