Abuztuko atsedenaldiaren ostean, aste honetan zabalduko ditu ateak berriz, Gaztelekuak. Ostiralean, goizeko 11:00etatik aurrera egongo da irekita. Dena dela, irekiera festa nagusia larunbatean egingo dute. Arratsaldeko 16:30etatik aurrera izango da.
Gaztelekua, 12-18 urte bitarteko gaztetxoei dago zuzendua. Joseba Barandiaran plazan dago eta asteartetik igandera egoten da zabalik. Asteburuetan, ekintza desberdinak egin ohi dituzte.