«Astigarragak bat egitea nahi dugu errefuxiatuen aterpe-hiri sarearekin»

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 9a, 02:00

Astigarragako udal talde sozialistak eskaera egin zion ostiral goizean udaletxeari Astigarragak ere bat egin dezan aterpe-hiri deituriko sarearekin, errefuxiatuen­tzako babes tresnak presta­tuz. Horrez gain, astigartarrei gonbidapena egiten die inpli­ka­tzeko eta kolaboratzeko ahal duten neurrian errefu­xiatuei laguntza emanez.
Mikel Duran bozeramaile­ak azaldu du mozio bat erregistratu duela hurrengo Plenoan eztabaidatu dadin eta udalak neurriak hartu ditzan krisi humanitario honen aurrean. Sozialisten ekimenak hiru puntu ditu, eta Astigarraga aterpe-hiri sarera gehietzea eskatzeaz gain, Eusko Jaurlaritzari dei egiten dio, Eudel eta Gipuz­koako Foru Aldundiarekin elkarlanean, plan bat mar­txan jartzeko berehala, dili­gentzia eta zabalkunde haun­dienarekin Euskadin pertso­na hauek hartzeko. Sare hauekin bat egiten duten udalerriei beharrezko babesa eta ez ohiko laguntza ekono­mikoak bideratzea ere eskatzen die, emergentziazko egoera honi erantzuteko.
Horrez gain, mozio honen bidez nahi du Astigarragako Udalak Espainiako Gober­nua­­ri eskatzea, bere jarrera mal­gu­tzeko Europar Batasu­neko  negoziaketetan, kide den he­rrial­de bakoitzak da­gozkion errefuxiatuak hartu ditzan, eta eskuzabal­tasunez eta jarrera zekenik gabe jokatu dezan asilo politikoa emate­ra­koan. 
Rajoyren Gobernuari ere eskatzen dio Europar Bata­sunean babestu dezala politi­ka orokor bat inmigra­zioari eta asiloari dagokionez.

Elkartasuna itzultzea
Duranen hitzetan, «elkarta­sun erantzun hau ez da bakarrik gizatasun eskaera bat, baita milaka euskal herritarrek emigrazioa eta exilio politikoa bizi izan zutenean jaso zuten elkarta­suna itzultzea ere». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!