Ikasturte berria martxan da. Atzo izan zuten lehenengo eguna Astigarragako Herri Eskolan. Hasiera honetan, goizez ariko dira, jardunaldi trinkoarekin. Irailaren 21etik aurrera hasiko dira goiz eta arratsalde.
Ikasturte honetan, 554 haur eta gaztetxo ariko dira ikasten Astigarragako eskolan: 237 Haur Hezkuntzan eta 317 Lehen Hezkuntzan.
Berritasunak ere izango dituzte, 6 ikasgela berri, Lehen Hezkuntzako ikasleen jangela eta erabilera anitzeko gela bat egin baitira.