Irribarreak nagusi, aurreneko egunean

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 9a, 02:00

Pena gutxi eta irribarre asko izan ziren atzo, ikasturte be­rriaren aurreneko egunean. Eskolara buelta egin zuten Elizatxon, Inmakuladan eta Institutuan, eta ikaskide eta irakasleak berriz ikusteko gogoz itzuli ziren haurrak.
Langilen, Urumean eta Txirritan, berriz, gaur daukate estreinako eguna, eta baita Karmelo Labakan ere. Goi­zu­e­tako eskolan, bihar ekingo diote ikasturte berriari.
Oraingoz, goizez ariko dira eskola guztietan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!