Mugitzeko hamaika modu, astebetean

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 9a, 02:00

Mugitzeko hamaika modu ezberdin jarriko dituzte prak­tikan, datozen egunetan, Mu­gi­kortasun Astearen barruan. Atzo aurkeztu zuten, eta irai­la­ren 19tik 25era, aste­be­teko plana prestatu dute, Hernanin barrena.
Dena den, larunbat hone­tan bertan izango da aurre­ne­ko ekintza, 2garren eskuko bizikleten azoka. Urbieta ka­le­an jarriko dute, 10:00etatik 14:00etara. Nahi duenak era­man dezake berea, 09:00etatik 10:30etara.

Bizikleta festa, «ekintza nagusia»
Hurrengo asteburuan, berriz, patinetan zein bizikletan irte­erak egingo dituzte: «bizikleta festa izaten da ekintza na­gusia, jende gehien biltzen duena», aipatu du Mertxe Gomez udal teknikariak. Eta oinez ere egingo dute ibilaldia; Ttapa-Ttapa egitasmoaren fase berriko aurreneko paseoa izan­go da gainera, irailaren 23an.

«Bidegorrien sarea haunditzen jarraituko dugu»
Aurkezpena, Latsunbe eta Urbieta kalea lotzen dituen igo­gailuaren ondoan egin zuten: «oso garrantzitsua da mugi­kortasunaren eta irisga­rri­­ta­su­na­ren ikuspegitik», azal­du zuen Luis Intxauspe alkateak. Eta aurreratu zuen, aurten bidegorri sarea haunditzeko lanak hasiko direla, Etxebe­rri­tik Floridara bidean.

Irailak 12, larunbata
2garren eskuko bizikleta azoka: Urbieta kalean, 10:00-14:00.
Irailak 19, larunbata
Patinetan ibilaldia: Karabeletik abiatuta, 09:30etan.
Irailak 20, igandea
Hernanin bizikletaz: Plaza Berritik abiatuta, 09:30etan.
Bide heziketa zirkuitua: Atsegindegi plazan, 09:30-12:00.
Irailak 23, asteazkena
Ttapa-Ttapa, denok batean: goizeko ibilaldia, 10:30etatik 12:00etara, Atsegindegitik abiatuta.
Irailak 25, ostirala
Kirol egokitua (nire lekuan jarri): Atsegindegin, 17:00-19:30.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!