Egunpasa egin zuten Nafarroa aldean, joan den igandean, Osiñagako auzotarrek. Erriberrin (Oliten) izan ziren goizean, eta hamaiketako eder bat egiteko ere hartu zuten tartea bertan. Haur jolasak ere izan zituzten, gainera. Gero, Tafallara mugitu ziren, bazkaltzera, eta jota kantariak ere izan zituzten bazkalostean: Tafallako bi neska, Maria eta Noelia, eta Julio soinujolea, Peraltakoa. Eguraldia lagun, egunpasa ederra egin zuten, animatu ziren 62 lagunek.