Hasi da matrikulazio kanpaina

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 8a, 02:00

Hastear dago ikasturte berria, Hernanialdeko AEKn ere, eta horregatik, dagoeneko hasi du matrikulazio kanpaina. Beraz, «egunerokotasunean euskera txertatu edo hobetu nahi duen edonork», zabalik dauka izena emateko epea. Klaseak goizez, eguerdian zein arratsaldez izan daitezke, eta mota guztietako ikasleek daukate tokia: familian, lagunekin edota kalean euskeraz bizi nahi dutenek, azterketaren bat gainditu nahi dutenek...

Maiztasun aukera ugari
Euskalduntze taldeetan, astean bi, hiru edo lau egunetan izan daitezke klaseak. Azter­ke­tak prestatzeko, berriz, astean bi edo hirutan joateko aukera dago, eta edozein mailako azterketak prestatu daitezke bertan. Eta autoikaskuntza sisteman, astean behin edo bitan joan behar da, aukeratutako ordutegian, eta tutore baten laguntza pertsonalizatua jasoko du ikasleak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!