Neguko ordutegi berria martxan, RENFEko trenetan

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 8a, 02:00

Martxan da atzotik, RENFEko trenen ordutegi berria, negukoa. Edozein kasutan, aldaketarik ez da izango, lehengo urteko neguko ordutegiarekin alderatuta. Horrela, ikasturte honetan ere, 39 tren pasako dira astegunetan, bi norabideetan; Irunera zein Brinkolara. Aurreneko trena 05:47etan pasako da Brinkolara bidean, eta 06:14etan Irunera bidean. Azkena, berriz, 22:54etan Brin­kolara, eta 22:59etan Irunera.

Bi norabideetan, Irunera eta Brinkolara, 39 tren pasako dira  astegunetan, ikasturte honetan zehar.

Asteburuetan ere, gaueko 23:00k arte trenak
Aukera zabala izango da asteburuetan ere, eta gauean, ia 23:00k arte izango dira trenak. Hain justu, astegunetako ordu berean pasako dira azken trenak, Irunera zein Brinkolara, larunbat, igande eta jaiegunetan ere. Aurrenekoak, bere aldetik, goizeko 07:00ak baino lehen pasako dira beti.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!