Finaletik oso gertu daude Amaia Irazustabarrena eta Maider Huitzi palista hernaniarrak, 22 urtez azpiko Munduko Txapelketan. Ligaxkako hiru partiduak irabazi dituzte, eta aurreneko postuan pasa dira semifinaletara. Gaur arratsaldean jokatuko dute Frantziaren kontra, final haundiaren bila, 17:00etan.
Irazustabarrenak jokatu zuen aurreneko partidua, Rebeka Contin nafarrarekin, Txileren kontra, eta 15-1 eta 15-2 irabazi zuten. Bigarrenean estreinatu zen Huitzi, Izaskun Arrosagarai nafarra lagun, Venezuelari 15-4 eta 15-6 irabazita.
Astezkenean zuten partidu zailena, Argentinaren kontra, eta horretan ere nagusitu ziren Irazustabarrena eta Contin, bi setetan: 15-14 eta 15-11.