Urtero bezala, bakailu pintxo lehiaketa egingo da taberna eta jatetxeen artean, IV.Bakailu Astearen barruan. Urriaren 5etik 18ra izango da hori, baina orain dute izenemate epea irekita txapelketan parte hartu nahi duten tabernek eta menuan bakailua oinarri duten platerak jarriz parte hartu nahi duten jatetxeek. Ostegunera arte dute epea zabalik, hain zuzen. Izena emateko: Biteriko turismo informazio puntura jo, deitu 943 33 70 28 edo 943 33 30 49ra, edo idatzi turismoa@hernani.eus helbidera.