Lehia bizia izango da datorren asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 7a, 02:00

Giro bikaina eta lehia estua izan ziren atzo Donostian, Kontxako Banderako estropadetan. Nesketan ez zen sorpresa haundirik izan, eta San Juan izan zen aurrena, baina gertutik segika izan zituen Hibaika eta Zumaia.
Mutiletan, berriz, Urdai­bak irabazi zuen aurreneko txanda, eta Hondarribiak bigarrena. Ohorezko Txandan lehia estua espero da.

Hiru segunduko tartea, nesken artean
Aurreneko estropada nesken artekoa izan zen. San Juan iritsi zen aurrena, 10:36:36 denbora eginda; marka ederra, kontuan hartuta markarik onena 10:35:62 dela, Zumaiak egina, 2012an.
Atzetik sartu ziren, hurrenez hurren, Hibaika, Zumaia eta Orio; Hibaika 2 segundutara, Zumaia 3ra, eta azkenik, Orio, 13ra.
Espero bezala, San Juan ibili zen finen, baina segundu gutxiko aldea atera zien hurrengo bi ontziei. Datorren igandean erabakiko da, beraz, guztia. Atzokoa errepikatzeko borrokan ari­ko dira Hernanin bizi den Aran­txa Arregi sanjuandarra, eta Amets Zapiain, lehenago Her­nanin ari­tu­ta­ko astigartarra.

Mutiletan ere, tarte txikia
Bi txandatan aritu ziren mu­tilak. Aurrenekoan, Urdaibaik irabazi zuen, 19:14ko denborarekin, eta atzetik sartu ziren Orio (19:27), San Pedro (19:49) eta Donostiarra (20:13).
Bigarren txanda, berriz, Hondarribiak irabazi zuen, 19:12ko denborarekin, eta segidan iritsi ziren Tiran, 12 segundura, Kaiku, 16 segundura, eta San Juan, 23ra.
Ohorezko Txandan, beraz, Hondarribia, Urdaibai, Orio eta Kaiku ariko dira. Bi segunduko aldea besterik ez dago aurreneko bien artean, eta bakarrekoa, azken bien artean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!