«Ikusgarri egin nahi ditugu munduan dauden arazoak»

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 12a, 02:00

Diseinatzaile grafikoa da Maialen Sagüés, 20 urteko gazte hernaniarra. Izar Carazo, berriz, deliniante industriala da. Horrez gain, biak dira ar­gazkilariak, eta horixe, eta irudiak sortzeko duten gaitasuna baliatu nahi izan dituzte mar­txan jarri berri duten proiektuan; Ruta Caracol proiektuan.
Abuztuaren erdialdean abi­a­tu ziren Ertamerika aldera. Can­cu­nen hasi ziren, Mexikon, eta Gua­temalan daude orain. Hel­bu­rua da urtebete bidaia­tzen pa­sa­tzea, Argentinaraino iritsi ar­te, eta bitarte horretan, ezagu­tzen dituzten proiektu eta boluntarioen lanaren berri ematea.

«Guatemalan hauteskundeen erdian gabiltza, eta ‘kazetari’ lana egitea tokatu zaigu»

Emakumeen burujabetza eta umezurtz etxea
Motxileroen gisan abiatu dira; soinean daukatena, ez besterik. Aurkitu zuten hegaldirik merkeena hartu zuten, eta orain, autostop bidez edo couchsurfing (lo egiteko etxeko sofa uzten dutenen sarea) bidez ari dira mugitzen. Beste batzuetan, diseinatzaile eta argazkilari lanen truke lortzen dute ostatua edo bidaian aurrera egiteko txartela.
Baina ez diote dena patuari utzi, helburu zehatz bat ere bai baitute. Abiatu aurretik Donos­tiako GKE (ONG) Koordinatzaile zentrora jo zuten, eta haien bidez, gutxienez bi proiektu ezagutu eta ezagutzera emango dituzte. «San Cristobal irlara  joatekoak gara, emakumeen burujabetzarekin lotutako proiek­tu bat ezagutzera. Orain, be­rriz, Guatemalan, Casa Gua­te­mala izeneko proiektuan gabiltza. Umezurtz etxe bat da, eta beso zabalik jaso gaituzte».
Azarora arte Guatemalan eta Mexikon, eta azaroan Bogota aldera egingo dute. «Guatemalan hauteskundeen erdian gabiltza, eta ‘kazetari’ lana egitea ere tokatu zaigu, arazo asko izan baitira».

‘Bitacora koadernoa’,interneten
Bidaiaren nondik norakoak www.rutacaracol.com webgunean edo Facebooken biltzen dituzte; «ikusgarri egin nahi ditugu munduan dauden arazoak», azaldu dute. Eta laguntza emateko aukera ere badago. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!