Goizeko 08:00etatik 14:00etara itixta egongo da Urbieta kalea, Atarrabiyo parkearen parean. Bi liriodendroetako bat kenduko dute parketik, eta zuhaitzaren tamaina dela eta, atera bitartean egongo da errepidea moztuta. «Enborrean atzemandako ahultasun baten eraginez erortzeko arriskua
saihesteko» kenduko dute, Udaleko Herri Lan Zerbitzuek adierazitakoaren arabera.