Zuhaitza kenduko dute Atarrabiyon

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 6a, 02:00

Bi liriodendroetako bat kenduko dute bihar goizean Atarrabiyo parkean, «enborrean atzemandako ahultasun baten eraginez erortzeko arriskua sahiesteko», Udaleko Herri Lan Zerbitzuek adierazitakoaren arabera. Hori horrela, itxi egingo da parkearen ondotik pasatzen den Urbieta kaleko zatia, goizeko 08:00etatik 14:00etara bitartean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!