Anariren kontzertua ostiralean, kurtsoa hasteko

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 7a, 02:00

Bost ikastarotan izena ema­teko aukera dago ostiralera arte, Emakumeentzako Jabe­tze Eskolan. Ostiralean bertan, izenemate epea bukatuta, ikasturteari hasiera emateko kontzertu berezia izango da Leoka labaderoan; Anarik joko du, gaueko 22:00etan. Au­rre­neko ikastaroa, berriz, larun­batean hasiko da.

Izenematea, ostiralera arte
Bost ikastaro daude aukeran:  Munduko Emakumeen Li­te­ra­tura (gaztelaniaz), RAP tailerra (gaztelaniaz), Ba­tu­ka­da Fe­mi­nista (euskeraz), Etxeko Kon­pon­ke­tak (euskeraz) eta Orien­ta­zioa Mendian (euskeraz). Azken hau larunbatean bertan hasiko da.
Izena emateko hiru aukera daude: Plaza Feministara jo  (Aristizabal kalea 7, behea), 943 33 70 17 te­le­fonora deitu, edo maialan-a@hernani.eus edota marijo-m@hernani.eus helbi­de elek­tronikoetara ida­tzi.
Bestalde, Udalak jakinarazi du ikastaro guztietan izango dela haurtzaindegi zerbitzua.

Anari kantari eta musikaria, ostrialean Leokan
Izenemate epea bukatzean, ikasturte berriari hasiera emateko, kontzertu berezia izango da ostiralean.
Anari kantari eta musikari azkoitiarra izango da Leoka labaderoan, gaueko 22:00etan hasita. Kontzertua doan izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!