Ikasturte honetan ere, gitarra jotzen ikasteko klaseak emango dira Kantuz elkartean. Klase horiek 2007tik aurrera jaiotako haurrei eta helduei zuzenduak izango dira.
Izena eman nahi dutenek zabalik dute epea, gaur hasi eta hilaren 23ra arte. Horretarako, Hernaniko Udaleko webgunean, (www.hernani.eus) aurki daitekeen eskaera orria bete behar da, eta HHZ, Herritarren Harrera Zerbitzuan entregatu, udaletxeko aurreneko pisuan, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 19:00etara.
Matrikula 228,58 euro ordaindu beharko dute Hernanin erroldatutakoek, eta 274,30 euro, gainontzekoek. Informazio gehiagorako, deitu 943 33 70 00 edo 943 33 70 41 telefonoetara.