Akabo festak eta algarak!

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 7a, 02:00

Ikasturtea hastear dagoela eta lanera bueltatu behar dela ahazten laguntzeko eta hasiera xamurtzeko balio izan dute Zikuñaga eta Latsunbeberri-Marieluts auzoetako festek. Baina, akabo! Bukatu dira horiek ere!
Latsunbeberri-Marielutsen eguerdian bota zuten festak agurtzeko suziria. Ordura arte, trikitixa doinu alaiek lagunduta, patata tortilla onena aukeratu eta sagardo goxoak probatzeko aukera izan zuten.
Zikuñagan, berriz, gauera arte eutsi zioten festa giroari. Ordura arte gelditu gabe ibili ziren, denetik izan baitzuten; meza, marrazki lehiaketa, puzgarriak, esku pelota finalak, helduen toka eta bote txapelketak, apar festa, dantzaldia... Gaueko 21:30etan atera zituzten zezen-suzkoak, jaiak agurtzeko.
Orain, Karabel auzoko festen zain egon behar!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!