Marihuana sail bat aurkitu dute Pagoagan

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 6a, 02:00

Pagoagako lurretan landatuta, 174 marihuana landare aurkitu ditu ertzaintzak aste honetan, eta ostiralean atera zituzten guztiak bertatik. Era berean, 40 urteko gizon bat atxilotu dute osasun publikoaren kontrako delituagatik. Bi negutegitan, 75 marihuana landare topatu dituzte, 1,70 metrokoak. Ondoko txabola batean, berriz, 80 landare, metro eta erdikoak. Azkenik, ondoko lursail batean, txikiagoak ziren beste 39 landare atzeman dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!