Garajeetan lapurtzeagatik atxilotua

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 6a, 02:00

Ostegun goizean 32 urteko gizonezko bat atxilotu zuen ertzaintzak Hernanin, hainbat garajetan lapurretan ibiltzea egotzita. Lapurretak gertatutako garajeetako bizilagun batek deitu zien udaltzain eta er­tzainei, garajeetan norbait zebilela sumatu eta gizon bat harrapatzean. Ustezko lapurrak balio haundiko lau bizikleta eta beste hainbat objektu zeramazkien, atxilotu zuten momentuan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!