Oier Iurramendiren bertsoak jaso du, onenaren saria

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 6a, 02:00

«Asmo haundirik gabe» zijoala aitortu zion Oier Iu­rra­men­dik Kronikari, Lizardi Sariko finalera joan aurretik. Baina bazekien Hernaniko Bertso Eskolak izen ona duela bertsolari gazteen Zarauzko txapelketa honetan, eta Iurra­men­dik ere lagundu egin du izen on hori mantentzen; txapelketa irabazi ez, baina bertso onenaren saria jaso zuen ostiraleko finalean.

«Arriskatzera joan, eta ondo atera zitzaidan»

Maila haundiko finala
Iurramendiren hitzetan, «saioa azken urteetakoa baino ho­bea izan zen». Gustora aritu zen; «uste baino hobeto». Eta bertso onenaren saria jaso zuen. «Flojo samar hasi nin­tzen, baina erdialdetik aurrera hobetu egin nuen. Kar­tze­la­ko bertsoetan aurrenekoa sa­ri­tu zidaten. Arriskatzera ate­ra eta ondo atera zitzaidan».
Bertsoa interneten entzun daiteke: www.bertsoa.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!