Nerbio gehiegi atzo, Barrenetxea IVak

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 6a, 02:00

Partidu garrantzitsua zen atzokoa Endika Barrenetxea atzelari hernaniarrarentzat; Buruz Buruko Txapelketako finalera sartzea zuen jokoan. Irabazten zuenak aurrera egingo zuen, eta galtzen zuena, txapelketatik kanpo geratuko zen.
Horixe gertatu zitzaion Barrenetxea IVari, Utergaren kontra 30 eta 16 galduta. Beraz, datorren larunbatean, Uterga eta Urrizak jokatuko dute final haundia.

Uterga zuzen, eta Barrenetxea IV urduri
Uterga fin ibili zen sakeetan, eta zortzi sake zuzen sartzera iritsi zen.
Barrenetxea IV, berriz, urduri, denetik egiten saiatu zen, baina ezin izan zuen askorik egin. Aurrean saiatu zen. Baita atzean ere. Baina ezin. Bat-batean, ordea, bazirudien zer edo zer lortuko zuela; sakea lortzean zabaletik sakatu zuen, eta 18-7 kontran zuen markagailuan gora egitea lortu zuen, 19-13ra iritsi arte.
Baina Uterga ez zen urduri jarri, eta aldeko tanto gehiago lortu zituen, markagailua 26-15 jartzeraino. Hortik aurrera, hernaniarrak gutxi zuen egiteko, eta etsi ez bazuen ere, porrota argia izan zen: 30-16.

Partidu jendetsuenetakoa
Buruz Buruko Txapelketa hasi zenetik ikusle gehien bildu zituen partidua izan zen atzokoa. Giroa ederra zen, eta datorren larunbateko finala ere, horrelaxe joatea espero dute antolatzaileek. Anima­tzeko deia luzatu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!