Sagarzazu 6garren, Vichiko Iron Man proban

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 6a, 02:00

Lehengo igandean Vichiko Iron Man 70.3 (Frantzia), jokatu zen. Bertan parte hartu zuten triatletek ez zuten, ez, ahalegin txikia egin: 1.900m igeri, 90km bizikletan eta 21,1km korrika. Bertan hartu zuen parte Imanol Sagarzazuk, Hernaniko Zumitza taldekoak, eta marka mundiala egin zuen; sailkapen orokorrean, 25garren egin zuen, eta bere kategoria kontuan hartuta, helmugaratzen 6garrena izan zen. Hiru probak egiteko Sagarzazuk 4:29:20eko denbora behar izan zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!