Hilaren 17rako egunpasa antolatu dute Goiz Eguzki jubilatuen etxean: Elgoibarko Makina Erraminta Museoa bisitatuko dute goizean, eta Arrateko Santutegia segidan. Bazkaldu, Getarian egingo dute, eta arratasldea, Zarautzen pasa. Izenematea eta bidaiaren ordainketa Goiz Eguzkin egin beharko dira, hilaren 14an, arratsaldeko 16:00etan.