Hernaniarrik ez da faltako gaurkoan, Kontxako Banderako aurreneko jardunaldian. Neskek 11:00etan egingo dute arraun, eta mutilek, 12:00etan.
San Juanekin ariko dira Hernanin bizi den Arantxa Arregi sanjuandarra, eta Amets Zapiain, lehenago Hernanin aritutako astigartarra. Orio, Hibaika eta Zumaia izango dituzte aurkari. Laugarren egin zuten ostegunean, eta gaur, hobetzea dute helburu.
Mutiletan, berriz, Donostiarrarekin aterako dira Andoni Saizar, Aitor Iraola, eta Jon Urretabizkaia hernaniarrak eta Astigarragan bizi den Jon Sardon; eta San Juanekin, Ivan Lopez.
‘Maialen’ oso fin
Hernaniko nesken traineruak atzean utzi zituen ostegunean Oiartzungo Itsaslapurrak eta Colindres. Gipuzkoako Ligan, berriz, 6garren egin du, ontzi berri guztien aurretik.