Eguerdiko 14:00etan bukatuko dira Latsunbeberri-Marieluts auzoko jaiak. Zikuñagakoak, berriz, gaueko 21:30etan.
Ordura arte, ez da aspertzeko tarterik izango bi auzoetan; patata tortilla lehiaketa, sagardo dastaketa, esku pelotako finalak, puzgarriak, txokolada... Denetik izango da!
LATSUNBEBERRI-MARIELUTS
11:00-12:00, Patata tortilla txapelketa.
11:00-12:30, III. Iturritxo Elkartea esku pelota txapelketaren finalak.
11:00-13:00, Gozogintza tailerra.
12:30-13:30, Trikitixa.
12:30-13:30, Sagardo dastaketa. 14:00, Festa bukaerako suziria.
ZIKUÑAGA
10:00, Zikuñagako Amaren omenezko meza, eskoletan.
11:00-12:30, Haurren marrazki lehiaketa.
11:00-13:00, Puzgarriak, jumping eta zezen lerdetsuak.
13:00, Esku pelotako finalak.
15:00, Apar festa.
17:00, Helduen toka, bote eta igel lehiaketak (izenematea, 16:00etatik)..
17:00-19:00, Puzgarriak....
19:30, Askaria eta txokolatada.
20:00, Dantzaldia DJ Nemusekin.
21:30, Zezen suzko eta azken traka.