Danbor hotsak datoz Zikuñaga aldetik!

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 5a, 02:00

Ez du inor sorpresaz harra­patuko gaur iluntzeko bu­rrun­bak, Zikuñaga auzoan. Dagoeneko zikuñatarren ikur bihurtu da danborrada, eta ez du hutsik egingo aurten ere. Auzoko festak, ordea, asteazkenean hasi ziren, eta gaur ere izango dute gozatzeko parada, dan­bor hotsek auzoa hartu aurretik. Ez dute jaien ha­siera iragarriko, beraz; ezta bukaera ere. Baizik eta festak jarraitu egingo duela oraindik ere!
Onena etortzeko baitago oraindik, Zikuñagako jaie­tan. Gaurkoa eta biharkoa izango dira egun nagusiak, 10 urte betetzen dituzten festetan. Eta urteurren bo­ro­bila ospatzeko, klasikoak diren ekitaldiak, tortilla lehiaketa, sagardo dasta­ke­ta eta danborrada kasu; eta nobedadeak, eskubaloi era­kustaldia edo haurren­tzako jolas bereziak bezala.

Tortilla onenaren bila, gaur
Jokuekin dibertitzen hasiko dute eguna haurrek, eta su­kal­dean helduek. Izan ere, 12:00etan daukate zita lehia­ketarako tortillak en­tre­gatzeko. Ordu erdi be­ran­duago sarituko dituzte su­kal­dari onenak, eta tortillak bezala, sagardoa dastatzeko aukera ere izango da.
Bazkalostean, berriz, jo­la­sak hartuko du prota­go­nismoa. Urarekin gerra egin­go dute aurrena, eta Hernani eta Errenteriko tal­deen eskubaloi erakustal­dia ikusi ondoren, berriro se­gi­ko dute jokuek.

DJ Nemus, gaur eta bihar
Danbor hotsak ixilduta, musika jarriko dute Urumea txarangak aurrena, eta DJ Nemusek ondoren. Gaur eta bihar eskainiko du dantzal­dia, eta jende asko hurbildu izan da, auzoan eskaini di­tu­en saioetara.
Azken notak jarriko diz­kio DJ Nemusek berak bihar, txapelketaz eta jolasez be­tea datorren azken festa egu­na­r­i. Apar artean ere ibi­li­ko dira haurrak, eta me­rienda eta txokolatada goxoa izango dute arratsal­dean. Gaua iristean, azken dantzak eskainita, zezen suzkoarekin eta trakarekin agurtuko dituzte jaiak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!