Bueltan dira erakusketak, festak eta ikastaroak, irailan sartzearekin batera. Eta bueltan da sagarra ere. Hain justu, Sagar Uztaren 15garren edizioa izango da, hilabeteko kultur programaren erdigunea.
Irailaren 25etik 27ra ospatuko da sagarraren festa aurten. Dastatze gidatua izango da ostiralean, Roxario jatetxean. Larunbatean, berriz, sagar motak ezagutzeko mendi buelta egingo dute, batetik, eta Sagardobide Erronka, erreleboka, bestetik, biak ere Santiomendin zehar. Eta igandean, Sagarraren Jaia ospatuko dute Foru plazan.
Irailean eman behar da izena, kultur etxeko ikastaroetan, eta Astigar, Astigarte eta Harituzen kurtsoetan.
Argazki erakusketak, kultur etxean eta tabernetan
Bi argazki erakusketa ere egongo dira ikusgai irailean. kultur etxean, argazkigintza ikasleek ateratakoak jarriko dituzte, datorren astelehenean hasi eta hilabete bukaerara arte. Eta herriko tabernetako paretak ere, argazkiek apainduta egongo dira irailean zehar; kasu honetan, AEKk joan den ikasturtean ateratako argazkiak.
Ikastaroetan, izenematea zabalik
Urrian hasiko dira kultur etxeko ikastaroak, baina izenematea dagoeneko zabalik dago, eskulanetan, argazkigintzan edota dantzan trebatu nahi dutenentzat, eta yoga edo risoterapia egin nahi duten horientzat.
Astigar, Astigarte eta Harituzek ere antolatu dituzte ikastaroak, eta irailean zehar eman beharko da izena.
IRAILEKO KULTUR AGENDA
7-30 AEK euskaltegian izena emateko epea zabalik, 09:00etatik 13:00etara.
11 Gaztelekuaren irekiera festa.
11-30 2014-2015 ikasturteko Udal Dirulaguntzak eskatzeko epearen bukaera: aisialdiko begirale eta zuzendari titulua ateratzeko, garraio laguntzak (DBHko 2. zikloko eta HHI-EPA ikasleentzat), Haur Eskolako familia ugari edo bi senideko matrikulei eta euskara ikasteko.
Argazki erakusketak
7-30 Argazki ikastoroko ikasleek 2014-2015 ikasturtean ateratakoak. Kultur etxean, astegunetan 09:00-13:00 eta 15:00-20:00.
1-30 AEK-k 2014-2015 ikasturtean zehar ateratako argazkiak. Herriko tabernetan.
XV. Sagar Uzta
25 Euskal Herriko sagarren dastatze gidatua. Roxario jatetxean, 19:00etan. Izenematea: info@sagardoetxea.com.
26 Sagar motak ezagutzeko: Santiagomendiko Sagardobidean zehar mendi buelta familian, 09:30etan hasita. Izenematea: info@sagardoetxea.com /943 55 05 75.
26 II. Sagardobide Erronka, sagardotegien arteko errelebo proba Santiagomendin zehar, 11:00etan hasita.
27 Sagarraren Jaia. Foru plazan, 10:30etan hasita: bertako produktuen azoka, sagardo dastaketa, sagar biltzea, sagar-zaku lehiaketa, kirikoketa, txalaparta eta ekoiztutako muztioaren dastaketa.
KULTUR ETXEKO IKASTAROAK
Mosaikoa
Asteartetan, 10:00-12:00.
Areto dantza (aurreratua)
Astelehenetan (hilabeteko aurreneko hirurak), 20:00-22:00.
Areto dantza (saio irekiak eta doakoak)
Astelehenetan (hilabeteko azkena), 20:00-22:00.
Argazkigintza (Hastapena, hilean behin 4 orduko irteera)
Ostiraletan (urritik abendura), 18:30-20:30.
Joskintza, ebaki eta josi
Ostiraletan, 18:00-20:00.
Zura tailatzea
Asteazkenetan, 14:30-17:30 edo 17:30-20:30.
Yoga
Asteartetan, 09:30-11:30.
Ostegunetan, 19:00-21:00.
Risoterapia
Astelehenetan (urritik abendura), 19:30-21:30.
*Ikastaro guztiak:
-Iraupena: Urriaren 1etik ekainaren 15era.
-Prezioa: hiruhileko ikastaroak 50 euro; urte osoko bi orduko ikastaroak 158 euro; hiru orduko ikastaroak 237 euro.
-Ordainketa: urte osokoak bi epetan (urria eta urtarrila), eta hiruhilekoak bakarrean.
-Izenematea: Kultur etxean, 943 33 50 64.
Euskal dantzak (haur eta helduentzat)
Antolatzailea: Astigar
Izenematea: irailak 16 eta 17, 19:00etan, Astigar elkartearen lokalean.
Prezioa: 75 euro; bi senide 140 euro; hiru senide 200 euro; 4garren senidea doan.
Pintura eta marrazketa
Antolatzailea: Astigarte
Larunbatetan, 09:00-11:00 edo 11:00-13:00; eta ostegunetan, 17:00-18:00 (10 urte bitarteko haurrentzat).
Izenematea: irailak 19 eta 26. Kultur etxean.
Prezioa: 26 euro hilean, haurrek 15 euro.
Emakumeentzako Qi Gong
Antolatzailea: Harituz. Gorputz mugimendu arinak, kontzentrazioa eta arnasketa.
Astelehen eta asteazkenetan, 09:30-11:00.
Izenematea: 610 202 268.
Prezioa: 35 euro hilean.
Bizitzaren filosofia
Antolatzailea: Harituz.
Hilean bi ostiraletan, 10:00-11:30.
Izenematea: 610 202 268 (doan).