Udalak jakinarazi du aurtengo ikasturtean, 2015-2016an hain zuzen, ikastaroak emanen direla. Horretarako, ordea, ikastaroren bat emateko prest egonen liratekeen irakasleek beren proposamenak aurkeztu behar dituzte.
Proposamenak, Udalean
Hala nahi duten irakasleek zein ikastaro emateko prest egonen liratekeen azaldu behar dute. Horretarako epea zabalik egonen da hilaren 10era arte.
Proposamenak Udalean aurkeztu behar dira.