Eskaerak aurkezteko, asteartea azken eguna

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 2a, 02:00

Irailak 8an, datorren aste­ar­tean, bukatuko da epea eska­bideak aurkezteko, 18 Babes Ofizialeko Etxebizitzaren zoz­ketan sartzeko. Ergobia Ibil­bidea lurzatian eraiki­takoak dira etxebizitzak, eta eros­keta erregimenean emango ditu Udalak.
Zozketan parte hartu nahi duenak, udaletxeko Jabe­tza­ren Erregistroan aurkeztu behar du eskatutako doku­men­tazioa. Eskaera egiteko orriak, Udalaren web orrian daude: www.astigarraga.net. Bertan daude ikusgai, baita ere, onuradun izateko bal­din­tzak, eta aurkeztu beha­rreko doku­men­tazioa.

Astigarragarekin lotura dutenek, lehentasuna
Etxebizitzak eskuratzeko, ez da beharrezkoa Astigarragan finkatuta egotea, Euskadin erroldatua dagoen edonork jaso dezake. Baina lehen­ta­suna izango dute Astiga­rra­ga­rekin lotura dutenek, izan ber­tan bizi direlako edo he­rrian lan egiten dutelako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!