Olak auzo elkarteak bi ikastaro antolatu ditu hasi berri den ikasturte honetarako: aerobik eta yoga. Izenematea zabalik dago irailaren 25era arte. Ikastaroak martxan jartzeko, gutxienez 6 laguneko taldeak osatu beharko dira.
Aerobika, astelehen eta asteazkenetan
Ikastaroetako bat aerobika izango da. Urrian hasi eta ekainera bitartean emango da, astelehen eta asteazkenetan izango da, 18:00etatik 19:00etara, Txirrita ikastetxeko gimnasioan.
Yoga, astearte eta ostegunetan
Emango den beste ikastaroa yoga izango da. Astearte eta ostegunetan izango da, 17:30etatik 18:50era, auzo etxeko ganbaran.
Izenematea, auzo etxean
Izena emateko, auzo etxera jo daiteke, astelehenetan, 08:00etatik 11:30etarako tartean, eta asteartetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara bitartean. Telefonoz ere egin daiteke: 943 55 10 00. Edo helebide elektronikoz: ereinotzu@hernani.eus.