Ereñotzuko ikasleek asteazkenean hasiko dituzte klaseak. Goizeko 09:00etan sartzen dira umeak eskolan, eta aurretik haur zaintza zerbitzua emango da, 07:45etatik 09:00etara.
Izena emateko aukera badago oraindik, Auzo Udalean.
Zerbitzua martxan, ikasturtearekin batera
Aurreneko eskola eguna asteazkena izango da, eta haur zaintza zerbitzua egun horretatik aurrera emango da.
Bi urteko haurren kasuan, eskolako adaptazioaren ondoren hasiko dira (urrian).