Etzira arteko epea, eskaintza aurkezteko

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 5a, 02:00

Ereñotzuko Irrintzi tabernako kudeaketa aldia bukatu da, eta Auzo Udalak berriro adjudikatzeko deialdia egin du.
Zerbitzua eman nahi dutenek astelehenera arteko epea daukate, eskaintza egiteko. Baldintzak www.hernani.eus webgunean ikusi daitezke.

Eskaerak, Auzo Udalean
Lehiaketan parte hartzeko eskaerak Ereñotzuko Auzo Udalean aurkeztu behar dira; astelehenean bukatuko da epea; 09:00etatik 11:00etara eta 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik.
Kontratua 2 urtekoa izango da, eta beste bi urtez luza­tzeko aukera ere izango da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!