Ikasturtea indarrez eta alaitasunez hasteko ohitura hartu du ‘Hernani’ Musika Eskolak azken zazpi urtetan; akordeoi taldearen ikas bidaiarako dirua biltzen laguntzeko, Pirritx Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldia antolatzen du urtero. Gaur izango da, arratsaldeko 18:00etan hasita, Atsegindegin. Sarrerak erosteko aukera izango da oraindik, gaur goizean zehar: Leokadisti liburudendan eta Ikusi Makusi jolas-dendan daude salgai.
Ametsez eta historiaz betetako ikuskizuna
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Ameriketako indio baten abenturak kontatuko dituzte: Hernaniraino iritsiko da Txo izeneko mutikoa, balea baten gainean.
Bere aiton-amonen, aiton-amonen, aiton-amonen herria ezagutzera etorriko da, jakiteko ea oraindik ere natura ondo zaintzen duten euskaldunek.
Egurrezko baleontzia eraikitzen ari den Roke agurea eta Plastiker plastiko zalea ezagutuko ditu, eta bien arteko eztabaida...