Asteburu honetan izango du Estatuko Autokross Txapelketako azken proba, Iker Lujanbiok. Miranda de Ebron ariko da, finalean sartu eta postu on bat lortzeko asmoz; soilik lau piloto sailkatu dira final guztietara, eta tartean da Lujanbio. Seigarren dago sailkapen nagusian.