Ikasturtea hasteko, Anari Leokan

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 5a, 02:00

Laster hasiko dira Udal Berdintasun Arloak antolatzen dituen Emakumeentzako Jabetze Eskolako ikastaroak, eta ikasturteari hasiera emateko, kontzertua antolatu dute datorren ostiralean, gaueko 22:00etan, Leoka labaderoan; Anari kantaria izango da bertan. Bestalde, ikastaroetan izenematea irekita dago irailaren 11ra arte, Plaza Feministan (Aristizabal kalea 7, behea), 943 33 70 17an, edo maialan-a@hernani.eus eta marijo-m@hernani.eus helbideetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!