Hirugarren festa eguna dute gaur Zikuñagan, eta astebururako pilak kargatzen ari dira. Arratsaldeko 17:30etan erraldoi eta buruhaundiak izango dira; 19:00etan, haurren futbito partidua; 21:00etan, barbakoa herrikoia; 23:30etan, irrin-tzi lehiaketa, eta 24:00etan, LosDelgas eta I Am Raros taldeen kontzertuak.