Miarritzeko Master Pro Txapelketako finalerdia jokatuko du gaur Aimar Olaizolak, Beroizekin batean, Bengoetxea VI eta Albisuren kontra.
Partidu horren aurretik beste bat jokatuko da, txapelketatik kanpo, arratsaldeko 18:00etan hasita: Arretxe II eta Apraiz, Victor eta Ladis Galarzaren kontra ariko dira frontoian.
Finala, astartean
Gaur eta bihar jokatuko dira Miarritzeko Master Pro Txapelketako finalerdiak; finala, berriz, asteartean jokatuko da.
Bihar Irujo eta Barriola, Xala eta Zubietaren kontra ariko dira, 20:30etan.
Bi finalerdietako irabazleek finala izanen dute esperoan, asteartean, iluntzeko 20:30etan hasita.