Auzotar guzti guztiek izango dute aukera, aurten ere, beraien trebetasunak erakusteko, Latsunbeberri-Marielutseko jaietan. Izan ere, mota eta kolore guztietako txapelketak antolatu dituzte. Frontenisean aritu baziren atzo, esku pelota, musa, ping pong eta toka izango dituzte gaur. Eta bihar, nola ez, tortilla lehiaketa ezaguna. Eta biharko tortillak bezala, ezin goxoagoa izango da gaurko bazkaria ere: urtero bezala, mahaiaren bueltan elkartuko dira gazte eta helduak, paellaz gozatzeko. Eta txikienak ere ez dira geldirik egongo, asteburu osoan. Zaku lasterketak, altxorraren bila edota zinta karrera bezalako jokuak izango dituzte gaur goizean, puzgarriak eta ohe elastikoak arratsaldean, eta gozogintza tailerra bihar. Txokolatada ere ez dute faltako.
Gauean, Laiotzek jarriko ditu denak dantzan. Bi saio eskainiko ditu: 20:30etan bat eta 23:00etan bestea.
Berbenak, Laiotzekin
Gauean, Laiotzek eskainiko du berbena, auzotarrak dantzan jartzeko, eta bi saio emango ditu: bat 20:30etan hasita, afariari laguntzeko, eta bestea afalostean, gaueko 23:00etatik 02:00etara. Zezen suzkoa ere aterako da, gauerdian.
Eta bihar, sagardo dastaketak lagunduko dio tortilla lehiaketari, trikitixaren doinuen artean. Hiru tortilla onenek jasoko dute saria, bi lagunentzako afaria Latsunbe, Tranbia eta Ilargi tabernetan.
Auzotarrak jarriko dira sukaldari lanetan; sagardoa, berriz, hamar sagardotegiren eskutik izango da aukeran: Altzueta, Rufino, Alberro, Otsuenea, Zelaia, Artola, Akarregi, Elorrabi, Gurutzeta eta Oialume Zar. Jan-edanaz gozatu ondoren, suziriak emango die bukaera festei.
EGITARAUA
GAUR, irailak 5
10:00-12:00, Betiko jokuak: zaku lasterketa, altxorraren bila, zinta lasterketa (txirrindaz), zapi jokua eta futbolina.
10:30, Marrazki entrega eta erakusketa, pista polibalentean (saria egongo da parte hartzaile guztientzat).
10:30, III. Iturritxo Elkartea esku pelota txapelketaren kanporaketak.
12:00, Trikitilariak eta buruhaundiak auzoan zehar.
14:00, Gazte nahiz helduentzako paella jatea, pista polibalentean.
16:30-19:30, Puzgarriak eta ohe elastikoak pista polibalentean.
16:30, Mus txapelketa pista polibalentean (izenematea beharrezkoa da).
17:00, Ping-pong txapelketa, auzoko tenis pistan.
18:00, Haurrentzako Toka Txapelketa, pista polibalentean.
19:00, Helduen Toka Txapelketa, pista polibalentean.
19:30, Txokolatada, pista polibalentean.
20:30-22:00, Berbena, Laiotz taldearen eskutik.
23:00-02:00, Berbena, Laiotz taldearen eskutik.
00:00, Zezen suzkoa.
Jarraian, Bi afariren zozketa, Fagollaga jatetxean, saldutako boletoen artean.
BIHAR, irailak 6
11:00-12:00, Patata tortilla txapelketa (entrega pista polibalentean). Sariak: 2 afari Latsunbe tabernan, 2 afari Tranbia tabernan, 2 afari Ilargi tabernan.
11:00-12:30, III. Iturritxo Elkartea esku pelota txapelketaren finalak.
11:00-13:00, Gozogintza tailerra Iturritxo Elkartean (8 urtetik gorako haurrentzat).
12:00-12:30, Lehiaketako tortilen epaia eta sari banaketa.
12:30-13:30, Trikitixa.
12:30-13:30, Sagardo dastaketa, pista polibalentean. Laguntzen dute: Altzueta, Rufino, Alberro, Otsuenea, Zelaia, Artola, Akarregi, Elorrabi, Gurutzeta eta Oialume Zar.
14:00, Festa bukaerako suziria.
*Edariak, hanburgesak, ogitartekoak eta pintxoak salgai txosnan, festen antolaketa ekonomikoki laguntzeko.